Izenburua

Título

Bidebieta auzoko sostengarritasunaren ikerketa (I)

Patrozinatzailea

Patrocinador

Institutua bera eta Donostiako Udala

Deskribapena

 

 

 

 

Descripción

 

 

 

 

 

Deskribapena

 

 

 

 

Descripción

 

 

BIDEBIETA institutuak Donostiako Udalarekin egindako akordioaren arabera, 2002 urteko iraileko "KOTXERIK GABEKO EGUNA"ren planifikazio eta antolamenduan parte hartzeko konpromezua hartu zuen. Konkretuki, Institutua izan zen Bidebieta auzorako arduraduna, eta berak planifikatu eta antolatuko zituen iharduerak.

Kanpaina hori ez zen mugatu nahi egun bakarrera, kasu honetan, larunbata suertatu zen, eta aste osorako ingurumenarekin zer ikusia zuten zenbait ekintza bultzatu ziren.

Bestalde Institutua lanean ari da Donostiako Agenda 21eko Aholku Kontseiluko kide bezala, eta bertako zenbait batzordetan parte hartzen ari da.

Ondorioz lan eta ekintza hauek burutu ziren 2002ko apirila eta iraila artean:

1. Institutuko ikasleek, Ingurugiro Kimikako zikloko ikasleen ardura eta antolakuntzapean, egindako BIDEBIETA auzoko sostengarritasunaren diagnostikoa egin eta txosten batean bildu.

2. Diagnostiko honen azalpena institutu osoari, zuzendaritza, irakasle, ikasle
eta gurasoei azaldu.

3. Auzoari eta Donostiako Udalari, aurkezpen publikoaren bidez txostena aurkeztu.

4. AUZO SOSTENGARRIARI buruzko Hitzaldia antolatu institutuan. Hitzaldi honetara Udaleko teknikariak etorri ziren.

Lanean hasi aurretik Ingurumen Kimikako ikasleek aurkezpen batzuk prestatu zituzten sostengarritasunari buruz eta DBHko ikasleei aurkeztu zizkieten.

Ondoren, lana egiteko, ikasleak fitxa batzuk diseinatu zituzten eta fitxa hauen laguntzaz DBH ikasleak inkestak eta datu bilketak egin zituzten auzoan.

Fitxa hauen ondorioak eta datuen azterketa Ingurumen Kimikako ikasleak egin zuten, baita txostena egin eta aurkeztu ere.


 

Arduraduna

Responsable

Santi Larreta eta Zuriñe Larrea

Partehartzaileak

Participantes

Institutuko talde guztiek parte hartu dute. DBH eta batxilergoko ikasleak inkestak egiten, datuak biltzen eta fitxak betetzen. Ingurumen Kimikako ikasleak berriz datuen ondorioak ateratzen eta aurkezpenak egin eta prestatzen.

Jasotako laguntza

Ayuda

Ez dugu inolako laguntza ekonomikorik jaso.

Bestelakorik

Otros informaciones

Egindako txostenak ikusi nahi badituzu klikatu hemen:

Euskaraz edo gaztelaniaz