Título
ESKOLA BARATZA
     
Patrocinador
· Eusko Jaurlaritzako Ingurumena Departamendua

Descripción

 

 

 

 

 

Descripción

 

 

 

 

 

Descripción

 

 

 

 

 

Descripción

 

 

 

· Proiektu hau 2000-2001 ikasturtean martxan jarri zen, DBH 2. Mailako eskolarekiko adaptazio arazoak zituen ikasle talde txiki bati zuzenduta.


· Hurrengo ikasturtean, 2001-2002, ordurarte egindakoa birplanteatu eta ikasle kopuru handiago bati zabaltzea erabakitzen da, DBH 1. mailako ikasle guztiei hain zuzen ere, proiektua Natur Zientziak arloan txertatuz. Planteamendu berdinarekin jarraitzen dugu gaur egun.


· Gure ikastetxeko berdegunea zaindu, hobetu eta antolatzen saiatzen gara. Horretarako bi eremu txiki prestatu dira bertan baratza biologikoa lantzeko, guk prestaturiko "konposta" ongarri bakarra bezala erabiliz. Eremuetara eta ikastetxeko diru laguntzaz eraiki dugun tresnetarako txabolara hobeto joan ahal izateko bidexka bat egiten ari gara. Baita ura erumu berri batetara eramaten ari gara.


· Lan taldeak era honetara antolatzen dira: 1. Mailako gela bakoitzean hiru azpitalde sortzen ditugu. Baratzako saioak astean behin izaten direnez, azpitalde bakoitzak hiru astetik behin lana baratzean egin dezake, bere gelako beste bi taldeek klasean iharduten duten bitartean.

 

 
Responsable proyecto

· Iñaki Rodríguez
Participantes

· Jesús Etxeberria.
· Iñaki Rodríguez eta DBH lehen mailako ikasleak

Ayuda
468,79 €
Otros informaciones