NIVEL EDUCATIVO
ACTIVIDADES
PROYECTOS
ACCESO PRIVADO
 
Invitado


Castellano

Serapio Múgica 31                            20016-Donostia
E-mail:kimika@bidebieta.com          Tf. 943 39 02 40
www.bidebieta.com

Aurreko ikasturteetan egindako lanak eta bidaiak

 
BIDEBIETA
INSTITUTUA
Ingurumen Kimika
Goi Mailako Heziketa Zikloa

A ETA D EREDUAK

 

IRAUPENA

1.400 ordu, honela banaturik:

·          1. kurtsoan: 960 ordu.

·          2. kurtsoan (10 egun): 40 ordu.

·          Praktikak enpresetan: 400 ordu.

LANBIDE IRTEERAK

Ingurumen teknikari enpresetan (ISO 14001, EMAS, Ingurumenean eragindako inpaktuetan aditu, inpaktuak gutxitzeko aditu, hondakin arriskutsuen kudeatzaile…) · Ingurumen teknikari udal eta herri erakundeetan (Tokiko Agenda 21 ezartzea, etab.)
Ingurumen hezkuntzako teknikari.
Araztegi, ur biltegi eta uraren tratamendu plantetako teknikari.
Ingurumen ingeniaritzarako eta  aholkularitzarako teknikari.
Ingurumen laborategitako teknikari.

PRAKTIKAK ATZERRIAN:

·          Leonardo Da Vinci programari esker, azken hiru urteotan hainbat ikaslek egin ditu lan praktikak Ingalaterran eta Italian.

IKASKETAGAIAK

INGURUMEN ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA

Ingurumenari buruzko araudia (ISO 14000 y EMAS, batik bat).                      
Zenbait produkzio sektoreren ikerketa; beraien aspektu eta inpaktuen ebaluazioa. Neurri zuzentzaileak. ISO 14001aplikazioen sistematika.                   
Emandako jarduera baten antolaketa eta ingurumen kudeaketa proiektua.
Tokiko Agenda 21 udal eta herri erakundeetan: motibazioa, plangintza, diagnosia, tokian tokiko ekintza plana, burutzapena eta kontrola.

URAREN KUTSADURA ETA GARBIKETA

Uraren ezaugarri fisiko, kimiko eta biologikoak.
Hondakin urei buruzko araudia.
Laginketa eta aztertzea.
Aurretratamenduak eta tratamendu primario, sekundario eta tertziarioak.
Arazketa lan bati buruzko proiektua.

KUTSADURA ATMOSFERIKOAREN KONTROLA:

Atmosfera eta bere kutsatzaileak.
Atmosferaren babeserako araudia.
Emisioa eta inmisioa: laginketa.

HONDAKINAK ETA LURRAK:

Hondakinen definizio eta sailkapena :hiri hondakinak, hondakin arriskutsuak, industri hondakinak...
Hondakinei buruzko aruadiak: 10/98 legea, 11/98 legea, 833 dekretua...
Gipuzkoako Hiri Hondakinen arazoa. PIGRUG delakoaren azterketa.
Hondakin inerte eta arriskutsuak industrian: araudia, dokumentazioa eta kudeaketa.
Hondakin arriskutsuen biltegiratze eta garraioa.
Lurren kutsadura.

SEGURTASUN KIMIKOA ETA INDUSTRI HIGIENEA

Industria arriskuei aurre hartzeko antolaketa.
Kutsatzaile fisko, kimiko eta biologikoak lan inguruan. .
Industria instalazioen segurtasuna.
Larrialdietarako jokabidea.
Lan arriskuen sistemaren auditoria.

Beste ikasgai batzuk dira:

ETENGABEKO KALITATEA ETA HOBEKUNTZA:
INGELES TEKNIKOA
INFORMATIKA

IKASTURTE OSO  PRAKTIKOA

Hona hemen aurreko ikasturtean ikasleek egindako lanak eta bidaiak.

Irakasgaiak ahalik eta modurik  praktikoenean lantzen dira. Nabarmentzekoa da, arlo honetan, enpresetara egiten den bisita kopurua, industriak ingurumenean eragiten duen inpaktua bertatik bertara ezagutzeko. Horrela, hainbat sektoretako 20ren bat  enpresa bisitatuko ditugu. Adibide gisa, hona hemen aurten bisitatutako enpresen zerrenda:

Mirandaolako  burdinola, Urnietako Zaborrak Sailkatzeko Planta, Pasaiako Zentral Termikoa, Usurbilgo Luzuriaga/Fagor, San Markos eta Arizmendi Zabortegia,  Rezola Zementuak, Irungo Betapack, Tolosako Arretxe Tailer Mekanikoa, Irungo Tesa, Donostiako Araztegia, Irizar Autobusak, Zaldibiako Orkli/Fagor, Donostiako Suhiltzaileak, Boroako zentrala, Garoñako zentral nuklearra.

Ziklo honetako ikasleek, gainera, beste hainbat ingurumen proiektu burutu dituzte institutuan : Ikastetxeko Segurtasun Plana,  Bidebietako Mugikortasuna, APQUA proiektua, ikastetxean ISO 14001 ezartzea …

 Arlo teorikoan, berriz, ikasleek zenbait kongresu eta hitzalditan parte hartu dute, bai hondakinen tratamenduari buruz, bai  Agenda 21ek barne harturiko gaiei buruz.

 

MATRIKULA

 epeak / plazos