LAS COSAS DE LA ESO - D.B.H.ko GAUZAK

Volver a BIDEBIETAra itzuli

 

IDAZLANAK

 

Nazismoaren agerpenaren arrazoiak.

Alemanian, 1933tik aurrera diktadura nazionalista gogorra martxan jarri zuten. Diktadura honek 2. Mundu Gerra ere bultzatu zuen. Zergatik sortu zen halako sistema bat Europako herri garatuenetariko batean?

Lehen arrazoia Europako egoera orokorrean aurkituko dugu. Komunismoaren agerpena eta garapena talde batzuk (burgesia, batez ere) beldurtu zituen eta defentsa moduan eskubiko talde hauek diktadurak bultzatu zituzten. Pentsatu behar dugu Europako burgesiak bere lehentasuna eta bere ondasunak galdu zitzakeela edo horrela uste zuten haiek.

Bigarrena 1. Mundu Gerraren ondorioa izan zen. Batez ere Versailleseko Itunak Alemania zapaldu zuen -ekonomikoki eta baita politikoki ere. Alemanian oso gogorra zen egoera eta itun honen aurkako haserrea eta egoera aldatzeko aginduak (Hitlerrenenak) erraz onartu ziren.

Hirugarrena da nazionalismoa edo abertzaletasuna. Sentimendu edo pentsamendu hori oso indartsu eta zabala zen Alemanian eta naziek oso ondo profitatu zituzten ideia horiek. Pentsatu behar dugu Alemania XIX. mendearen amaieran sortu berria zela eta hasiera hori bere ondoko herriekin burrukatzen egin zela. Horregatik nazionalismoa eta militarismoa ere oso zabalak ziren Alemanian.

Eta egoera zail horren gainean agertu zen laugarren zergatia: 1929ko krisialdi ekonomikoa. Krisialdi honek langabezia eta miseria sortu zuen eta honekin batera gizarte arazoak, manifestaldiak eta -orokorrean- haserrea eta beldurra. Naziek egonezin hau profitatu zuten bere eragina aurrera eramateko eta botuen bidez eta bortizkeriaren bidez boterea lortzeko 1933an.

 

Gertakizun politikoak.

Nazismoaren pentsakera.

 

Volver a la página de la ESO - DBHko horrialdera itzuli

Escríbenos, te contestaremos - Idatzi, erantzungo dizugu