LAS COSAS DE LA ESO - D.B.H.ko GAUZAK

Volver a BIDEBIETAra itzuli

PERTSONAIAK

Hitler: 1933tik 1945era Alemaniako lehen mandataria edo "Führer" (zuzentzailea) izan zen. Diktadura arrazista martxan jarri zuen eta beste ideologiak (sozialismoa edo komunismoa) eta beste talde kulturalak (batez ere judutarrak) jazarri zituen. 2. Munduko Gerra bultzatu eta hasi zuen.

Himmler: Barneko ministraria Alemanian, nazien garaian. SSak zuzendu zituen eta juduterren aurkako "azken soluzioa" (desagertarazteko) martxan jarri zuen. 2. Munduko Gerra bukatu ostean aliatuek harrapatu zuten baina bera bere buruaz beste egin zuen.

Hindenburg: (1847-1934). Lehen Mundu Gerran Alemaniako buru militarra izan zen eta geroago Errepublikako lehendakaria. Postu honetatik Hitlerren etortzea erraztu zuen.

Goering: (1893-1946). Hitlerren laguntzaile garrantzitsu bat izan zen eta Luftwaffe edo aireko armada antolatu zuen 1933tik aurrera. Aliatuek gerra ostean atxilotu zuten, Nurembergeko epaitu eta heriotz zigorra inposatu zioten baina berak bere buruaz beste egin zuen.

Goebels: (1997-1945) Hitlerren propaganda eta informazio ministroa izan zen eta Führeren ondoan mantendu zen gerra amaitu arte. Aliatuek ez atxilotzeko bere buruaz bezte egin zuen.

Rooselvelt: (1882-1945). Estatu Batuetako presidentea 2. Mundu Gerraren garaian. Bere herriaren gerran parte hartzea bultzatu zuen eta paper handia izan zuen aliatuen arrakastan. Hil zen gerra amaitu baino lehen.

Mussolini: (1883-1945). Italiako diktadorea, ezkertiarren mugimenduak eta iraultza kontrolatzeko faszismoa antolatu zuen eta boterea 1922 hartu zuen italiako erregearen laguntzarekin. Faszismoen sortzailea izan zen.

Franco:(1892-1975). Espainako diktadorea 1936tik 1975era. Diktadura militarra inposatu zuen Gerra Zibila irabazi ondoren. Laguntza moduan partidu eta idea faxistak (Espainan falanjistak) erabili zituen baian beti bere kontrolpean mantendu zituen. Gerra Zibila irabazteko Hitlerren eta Mussoliniren armak eta soldaduak izan zituen Frankok.

Stalin. (1879-1953). Errusiako edo Sobietar batasuneko zuzentzaile 1927tik 1953ra. Diktadura komunista gogorra ezarri zuen eta Europako politikan eragin handiena izan zuen, batez ere nazismoaren porrota aurrera eramateko 2. Mundu Gerran.

 

Volver a la página de la ESO - DBHko horrialdera itzuli

Escríbenos, te contestaremos - Idatzi, erantzungo dizugu