|
|
ARRAZOIAK |
|
|
BIZTANLERIAren eszedentea kokatu behar zuten Europako herriek. Kontutan hartu behar dugu XVIII. mendetik gertatutako biztanleriaren hazkundea, medikuntza (txertoa), elikadura (teknika berriak) eta garbitasun (estoldak) arloetan gertatutako hobekuntzak. |
INDUSTRIAren beharrak. 2. industri iraultza dela eta industriak lehengaia asko behar ditu (kuprea, diamanteak, urrea...) eta lehengaia horien gehiena Europatik kanpo daude. Gainera Industria horiek gero eta merkatu handiago eta ugariago behar dituzte ekoiztutako produktuak saltzeko
|
Europako potentzien arteko norgehiagoka. Gogoan izan behar dugu nazionalismoaren garaian gaudela eta nazio bakoitzak bere koloniak izan nahi dituela. Norgehiagoka hori Ingalaterra, Alemania eta Frantziaren arteko lehia izan zen batez ere. |
|
|
Europartarren MENTALIDADEA Europako jendeak uste zuen bere zibilizazioa hobea zela beste herrien zibilizazioekin konparatzen duenean (ikuspuntu hori finkatzeko medikuntzaren aurrerakuntzak -besteen artean- erabiltzen zituen). Gainera, europartarrek leku, landare, animalia berriak aurkitzeko nahia zuten eta desio horrek Europatik kanpo bultzatzen zituen . Amaitzeko kontutan hartu behar da europartarrek uste zuten bere erlijioa -kristautasuna- benetako erlijioa zela eta egia hori irakasteko nahiak ere bultzatu zituen beraien hedapenean. (Livingstone, adibidez, misiolari zen). |
|